L’APOLLONIDE (SOUVENIRS DE LA MAISON CLOSE)

L’APOLLONIDE (SOUVENIRS DE LA MAISON CLOSE)

Aurkezpena: Santi Pascual, Fas Zineklubeko bazkidea.

XX. mendearen hastapenetan, “L’Apollonide” izeneko “tolerantzia etxea” bere azkenetan dago. Mundu itxi honetan, gizon batzuk maitemindu egiten dira eta beste batzuk basati eta arriskutsu bihurtzen dira, eta emakumeek elkarren artean partekatzen dituzte beren isilpekoak, beldurrak, pozak eta nahigabeak. Halako batean, gizon batek prostituta baten aurpegia desitxuratuta uzten du. Zauriek eragindako orbanak bizi guztia baldintzatuko dion zorigaiztoko irribarre marra bat utziko dio aurpegian.

Areto orria

 

2014/06/17 · L’APOLLONIDE (SOUVENIRS DE LA MAISON CLOSE) ∙ Francia ∙ 2011 ∙ 125 min ∙ Zuz Bertrand Bonello ∙ G Bertrand Bonello ∙ Arg Josée Deshaies ∙ M Bertrand Bonello ∙ Prd Les Films du Lendemain ∙ Akt Hafsia Herzi • Jasmine Trinca • Adele Haenel • Noémie Lvovsky • Louis-Do de Lencquesaing • Céline Sallette