CARLOS

CARLOS

Lan honekin zorte handia izan duela aitortu du Olivier Assayas zuzendari frantziarrak. Batez ere, askatasun handia izan duelako istorio konplikatu bat kontatu ahal izateko. Izan ere, Illich Ramirez Sanchez 70 eta 80eko hamarkadetako nazioarteko pertsonaiarik ezagunenetakoa izan zen. Nolanahi ere, bere biografia estuki lotuta dago urte horietan izan ziren gertaera garrantzitsu askorekin: Vietnamgo gerra, gerra hotza, Pinocheten estatu kolpea, Afrikako askapen mugimendua, palestinarren kontrako etengabeko errepresioa... Hori guztia da Assayasek bere pelikulan bildu nahi izan duena.

Canneseko zinema jaialdian filmaren bertsio luzea aurkeztu zuten, etenik gabe, osotara 333 minutu. Askorentzat gehiegizkoa izan zen, baina ia denek goraipatu zuten Edgar Ramirez aktore venezuelarraren interpretazioa.

Areto orria

2011/10/28 · CARLOS · Francia / Alemania · 2010 · 333 min · Zuzendaritza: Olivier Assayas · Gidoia: Olivier Assayas, Dan Franck eta Daniel Leconte · Argazkia: Yorick Le Saux eta Denis Lenoir · Muntaketa: Luc Barnier eta Marion Monnier · Ekoizpena: Films en Stock eta Egoli Tossell Film · Aktoreak: Édgar Ramírez ∙ Alexander Scheer ∙ Alejandro Arroyo ∙ Fadi Abi Samra