Capitalism, a love story

CAPITALISM, A LOVE STORY

Dibertsioa eta matxinada dira Michael Moore zinemagileak bere azken dokumentalaren ikusleen artean lortu nahi dituen bi gauzak. “Capitalismo, a love story”, gaur egungo munduan gertatzen ari den krisira eraman gaituen sistema ekonomikoari kritika zuzena eta krudela da. Filmak kapitalismoaren ondorioak berrikusten ditu banan-banan, eratu den pobrezia berriaren arduradunak adierazten ditu eta zenbait konponbide proposatzen ditu.

Politikoak, bankariak, ekonomistak... Mooren kamarari aurre emango diote. Zuzendariak euren etxeetatik kanporatuak izan diren familien egoera tragikoa aurkezten du gordintasunez eta baita euren langileen heriotzarekin dirua irabazten dituzten enpresen lotsagabekeria eta besteen miseria aprobetxatuz onura bilatzen dituztenak ere.

Areto orria

2011/01/18 · CAPITALISM, A LOVE STORY · USA · 2009 · 126 min · Zuzendaritza: Michael Moore · Gidoia: Michael eta eta Anne Moore · Argazkia: Dan Marracino eta Jayme Roy · Ekoizpena: Dog Eat Dog Films, Overture Films eta Paramount Vantage · Aktoreak: William Black ∙ Jimmy Carter ∙ Congressman Elijah Cummings ∙ Sarah Palin ∙ Michael Moore ∙ Baron Hill