El cant dels ocells

El cant dels ocells

Albert Serra gaur egungo egoera zinematografikoaren zinegile interesgarrienetako bat da. “Honor de cavallería” filmaren ostean, zeinetan “Kixotearen” ikuspuntu eliptiko partikularra erakusten zuen, orain jaio berria den Mesiasen bila dabiltzan Hiru Erregeen irudira hurbildu da. Profesionalak ez diren aktoreek egina eta zuri beltzean filmatua, Cannes-eko Zinemaldian aurkeztu zen filma eta, oihartzun ikaragarria lortu zuen. Erabateko proposamena da, zeinetan eszenaratzeak eta planoen osaketa bikainak liluratzeko aukera ematen duten. Kontenplaziozko zinema, azken batean, erabiltzen diren konbentzionalismoetatik at eta amore emateko asmorik gabe.

Areto orria

2009/05/12 · EL CANT DELS OCELLS · Espainia · 2008 · 98 min · Zuzendaritza: Albert Serra · Gidoia: Albert Serra · Argazkia: Jimmy Gimferrer eta Neus Ollé · Muntaketa: Àngel Martín eta Albert Serra · Ekoizpena: Eddie Saeta y Andergraun Films · Aktoreak: Lluis Carbó · Lluís Serrat Batlle · Lluís Serrat Masanellas · Montse Triola · Mark Persanson.