BOSQUE DE SOMBRAS

BOSQUE DE SOMBRAS

70eko hamarkadaren amaieran girotutako film honek Norma eta Lucy, Londresen bizi den bikotea, ditu protagonista nagusi. Horien arteko harremanak ez du unerik gozoena bizi, baina hori konpontzeko asmoz, beste bikote batekin Espainia iparraldeko landetxe batera joango dira egun batzuk igarotzera. Opor garaiko lasaitasuna baina, eten egingo da; batetik, inguruko herritarrekin arazoak izango dituzte, eta bestetik, baso erdian ezustean etxola zahar bat aurkituko dute.

Aipatzekoa da 1971an Sam Peckimpah zuzendariak filmatu zuen “Straw Dogs” (“Perros de paja”) filmarekin duen antza handia, azken filma honen gaia Kornuallesko herrixka batetara bizitzera doan bikote baten istorioa da, bai eta herritar batzuekin dituzten harreman tirabiratsuak, “Baso ilunean” bezala, sekulako amaiera bortitza eta harrigarria duelarik.

Areto orria

2011/11/22 · BOSQUE DE SOMBRAS · España / GB · 2006 · 96 min · Zuzendaritza: Koldo Serra · Gidoia: Koldo Serra eta Jon Sagalá · Argazkia: Unax Mendia · Muntaketa: Javier Ruiz Caldera · Ekoizpena: Monfort Producciones eta Filmax · Aktoreak: Gary Oldman ∙ Virginie Ledoyen ∙ Paddy Considine ∙ Aitana Sánchez-Gijón ∙ Lluís Homar