BORJA COBEAGA

BORJA COBEAGA

Borja Cobeagak, telebistako errealizadore lana egitearekin batera (ETBko Vaya Semanita saioko lehenengo denboraldia, 2003an), film laburrak zuzendu eta idatzi zituen, adibidez: La primera vez (2001) eta Éramos pocos (2005). Nazioarteko ehun sari baino gehiago eta Goya eta Oscar sarietarako izendapen bana lortu zituzten, hurrenez hurren. Negociador filmaren aurretik, Pagafantas (Mozolopintoa, 2009) eta No Controles (2010) egin zituen, baita Limoncello (2007), Un novio de mierda (2010) eta Democracia (2013) film laburrak ere. Era berean, Amigos (2011) eta 8 apellidos vascos (2014) pelikuletako gidoilarietako bat izan zen.

* Irudian (ZINEBI 2013an) Txaro Landa, Fas zineklubeko presidentea, eta Borja Cobeaga