BERLIN: DIE SINFONIE DER GROßSTADT

BERLIN: DIE SINFONIE DER GROßSTADT

LbM: (d)EFECTO (F) ∙ Euskadi ∙ 2012 ∙ 15 min ∙ Zuz Gotzon Aurrekoetxea

Emanaldi berezia musika zuzenean. Musikaria: Josetxo Fernández de Ortega

Walter Ruttmann (Frankfurt am Main, 1887 - Berlin, 1941) Alemaniako zinemagilea da. Richter-en eta Eggelin-en eraginez film abstraktuak egin zituen hasieran. Animazioko zatiak egin zituen Lang-entzat eta Reininger-entzat. 1927an Berlin, die Symphonie eines Großstadt (Berlin, hiri baten sinfonia) maisu lana egin zuen, Berlingo egun arrunt bat filmatzen duen dokumentala, muntaketan oinarritua eta Vertov-en ideien eragina zuena. 1929an Die Melodie der Welt (Munduaren melodia) egin zuen, mundu guztian barrena grabatutako irudi eta soinuekin egindako dokumentala, aurrekoaren estilo berekoa. 1930ean futuristen “zarataren artea” delakoaren eraginez Wochende (Asteburua) egin zuen, irudirik gabeko filma. Abel Ganceren eta Leni Riefenstahlen laguntzailea izan zen.

Areto orria

2013/06/18 · BERLIN: DIE SINFONIE DER GROßSTADT Alemania ∙ 1927 ∙ 65 min ∙ Zuz Walter Ruttmann∙ G Carl Mayer / Walter Ruttmann / Karl Freund ∙ Arg Karl Freund / László Schäffer / Reimar Kuntze / Robert Baberske ∙ Mnt Walter Ruttmann ∙ M Edmund Meisel ∙ Prd Karl Freund ∙ Akt Dokumentala