Les triplettes de Belleville

Les triplettes de Belleville

Madame Souza bere amamak adoptatua, Champion ume txiki eta bakartia da. Bizikleta baten gainean dagoenean, eta horrela baino ez, benetan zoriontsua dela konturatzen denean, madame Souzak entrenamendu zorrotza ezartzen dio. Urteak aurrera doaz eta Champion bere izenaren dina egin zen. Orain prest dago munduko bizikleta lasterketa ospetsuenean, Frantziako Tourrean, parte hartzeko...

Animazioko bitxi txikia, Tati omentzen duena, umore eta fantasiaz beteriko ikus-olerki batean. Marrazki bikainen atzetik, landa hondatzen duen industrializazioa, Belle Époqueren edertasunari egindako herrimin-kantua edo Ipar Amerikako eta Frantziako klixen satira gaiak trataten ditu.

Areto orria

2010/12/28 · LES TRIPLETTES DE BELLEVILLE · Frantzia / Belgika / Kanada / Britainia Handia · 2003 · 80 min · Zuzendaritza: Sylvain Chomet · Gidoia: Sylvain Chomet · Muntaketa: Dominique Brune, Chantal Colibert Brunner eta Dominique Lefever · Ekoizpena: Les Armateurs, Production Champion, Vivi Film eta France 3 Cinéma.