Belle Toujours

Belle Toujours

“Belle de Jour” 38 urte beranduago, ehun urteko zinemagile Manoel Oliveirak Buñuelek zuzendutako klasiko honi begirada nostalgikoa zuzentzen dio. Eta, hau guztia, bertan protagonistak diren bi pertsonaietako bi berreskuratuz egiten du; bata Séverine Serizy, C. Deneuvek betikotu zuena (eta orain Bulle Ogierrek interpretatzen duena) eta Henri Husson, senarraren lagunarena, M. Piccolik egiten duena berriro ere. Gidoi orijinalaren egilea, Oliveirak Buñuel gurtzen du eta berriz ere, pertsonaia bi hauek batzen ditu afari batean aurrez aurre jartzeko sekretu batengatik, gizonak berak baino ez dakiena eta emakumearentzat, ordea, jakinaraztea ezinbestekoa dena. Proiektu hau J.C. Carrière, Juan Luis eta Rafael Buñuelen laguntza izan zuen, bertan parte hartzea gogotsu onartuz.

Areto orria

2009/04/28 · BELLE TOUJOURS · Frantzia-Portugal · 2006 · 68 min · Zuzendaritza: Manoel de Oliveira · Gidoia: Manoel de Oliveira · Argazkia: Sabine Lancelin · Muntaketa: Valérie Loiseleux · Ekoizpena: Filbox Produçoes · Aktoreak: Michel Piccoli · Bulle Ogier · Ricardo Trêpa · Leonor Baldaque · Júlia Buisel.