BASILIO MARTÍN PATINO

BASILIO MARTÍN PATINO

Urrezko Galburua karrera osoagatik Valladolideko SEMINCIn (2002)

Basilio Martín Patino (Lumbrales, Salamanca, 1930) Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Salamancan, eta Cinema Universitario aldizkaria eta zineklub bat sortu zituen bertan. Geroago, Madrilen Zinemako Eskola Ofizialean zuzendaritza ikasi zuen. 1965ean lehenengo film luzea: Nueve cartas a Berta (Bederatzi gutun Bertari) egin zuen, Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Maskorra irabazi zuena. Garai hartako film espainiar onenetakoa izan zen, eta bere lanetan azpimarratzekoa da Frantziako Nouvelle Vagueren eragina. Baina Martín Patinok ideia aurrerazaleak aldeztu izan ditu, eta horrek arazoak sortu dizkio zentsurarekin, adibidez Canciones para después de una guerra (1971, Gerra ondoren baterako kantuak) filmean, zeina debekatuta egon baitzen Francoren diktaduraren garaian. Geroago egin zituen Queridísimos verdugos (1973, Borrero maiteak) edo Caudillo (1974), artxiboko irudien bitartez (irudi horietako batzuk aurretik Espainian sekula ikusi gabeak ziren).

Oinarrizko filmegintza: Libre te quiero (2012) ∙ Fiesta (2005) · La seducción del caos (1991) ∙ Madrid (1987) ∙ Los paraísos perdidos (1985) ∙ Caudillo (1974) ∙ Queridísimos verdugos (1973) ∙ Canciones para después de una guerra (1971) · Nueve cartas a Berta (1966) · Torerillos (CM, 1962) · Tarde de domingo (CM, 1961)