ASIER ALTUNA

ASIER ALTUNA

Asier Altuna (Bergara, 1969), Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolan ikasi zuen, eta Venezuelan jarraitu zuen prestakuntza. Han, teknikari gisa hasi zen lanean, eta zeregin horretan aritu zen hainbat film luzetan, gidoigintza ikasten zuen bitartean. 1997an idatzi eta zuzendu zuen lehenengo film laburra, Txotx, Telmo Esnalekin batera. Ordutik, film laburren eremuan hasi da nabarmentzen, eta lan horietako batzuk lehiaketa ugaritan saritu dituzte: Topeka (2004), Sarean (2006) edo Artalde (2010). Film luzeen alorrean Aupa Etxebeste! (2005) komediarekin egin zuen debuta, Telmo Esnalekin batera zuzendua hori ere. Film hori Donostia Zinemaldian Gazteriaren saria eskuratu zuen. 2010ean Urte Berri On Amona! film luzearen gidoia idatzi zuen Telmo Esnalekin batera eta 2011n Bertsolari idatzi eta zuzendu zuen. Aurten, Zela trovke (Belarra mozten, 2013) laburmetraia aurkeztu du Donoztiako Zinemaldian. 2009an Txintxua Films ekoizpen-etxea sortu zuen.

Oinarrizko filmegintza: Zela trovke (CM, 2013) ∙ Bertsolari (2011) ∙ Artalde (CM, 2010) ∙ Sarean (CM, 2006) ∙ Aupa, Etxebeste!* (2005) ∙ Topeka (CM, 2004) ∙ 4o ezetz* (CM, 1999) ∙ Txotx* (CM, 1997)
* Telmo Esnalekin batera zuzendaritza eta gidoia