ARRIYA

ARRIYA

"Hiru maitale, bi familia eta apustu bat", hala iragartzen da “Arriya”. Alberto Gorritiberea zumaiarrak bere barnean zuen harria omen zen filma hau sortzea. Hala dio sinopsiak: Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka.

Zestoan, Zumaian eta Euskal Herriko beste zenbait kokagunetan errodatu zituen Arriya-ko sekuentziak. Pasa den Malagako Zine Jaialdian bost sari eskuratu zituen: antzeztaldeko emakumezkoen aktorea (Begoña Maestre), jantzi-diseinua (Saioa Lara), argazkilaritza (Gaizka Bourgeaud) eta soinu banda (Bingen Mendizabal) eta Opera Prima onena.

Areto orria

2011/11/08 · ARRIYA · Euskadi · 2011 · 91 min · Zuzendaritza: Alberto J. Gorritiberea · Gidoia: Alberto J. Gorritiberea · Argazkia: Gaizka Bourgeaud · Muntaketa: Julia Juániz · Ekoizpena: José María Lara · Aktoreak: Iban Garate ∙ Sara Casasnovas ∙ Begoña Maestre ∙ Ramón Agirre ∙ Iñaki Irastorza ∙ Kandido Uranga