Die Architekten

Die Architekten

Belaunaldi bereko beste zinemagile askoren antzera Peter Kahane (1949an jaioa) DEFA, RDA hilaren ekoiztetxeari bultzada berritzailea eman ziezaioketen zuzendarien artean dago, eta azkenik, inolako aukerarik eman ez zitzaiena. “Die Architekten”, erabateko ageriko parabola da: hala arkitektura nola zinema nahiko prestakuntza luzeko faseetan oinarritzen da, pertsona eta material asko behar dute eta asmo artistiko eta balio erabilgarriaren arteko mugan mugitzen dira. Brenner arkitektoa arrakastarik gabeko pertsona gisa deskribatzean, Kahane zuzendariak bera bainon gogorragoa den sistema baten barruko bere porrota ekartzen digu gogora.

2010/06/29 · DIE ARCHITEKTEN · Alemania · 1990 · 102 min · Zuzendaritza: Peter Kahane · Gidoia: Peter Kahane eta Thomas Knauf · Argazkia: Andreas Köfer eta Christoph Prochnow · Muntaketa: Ilse Peters · Ekoizpena: Deutsche Film (DEFA) · Aktoreak: Kurt Naumann · Rita Feldmeier · Uta Eisold · Jürgen Watzke · Ute Lubosch · Catherine Stoyan · Christoph Engel · Werner Dissel · Wolfgang Greese · Hans-Joachim Hegewald.