José Ramón Argoitia

José Ramón Argoitia

José Ramón Argoitia euskal aktore ezaguna dugu Eukal Herrian. Askok “Goenkalen” egin zuen Gregorio aitonaren paperagatik gogoratuko dute. Baina ez da hau izan José Ramón Argoitiak egindako lan bakarra, eskarmentu haundiko gizona baita markinarra. Telebistan, telesail ugaritan hartu du parte; “Aguila Roja”, “El Comisario”, “Los Serrano”, “Aquí no hay quien viva”, “Martin”, etab. Zinean ere lan egindakoa da José Ramón. Egin dituen filmeen artean, berriki estreinatu den Emilio Aragonen “Pájaros de Papel”, Antonio Merceroren “Planta 4º” edo Norberto López Amadoren “Nos Miran”.

Filmografía: 80 egunean (2010) · Águila roja (TV / 2010) · El comisario (TV / 2000-2008) · Lent Time (CM / 2008) · Todos los días son tuyos (2007) · Fuera de control (TV / 2006) · Zeru horiek (TV / 2006) · Los Serrano (TV / 2006) · Aquí no hay quien viva (TV / 2005) · Le cou de la girafe (2004) · Manolito Gafotas (TV / 2004) · Martin (TV / 2004) · Planta 4ª (2003) · Nos miran (2002) · Policías, en el corazón de la calle (TV / 2001) · La voz de su amo (2001) · Bertzea (CM / 2001) · Periodistas (TV / 2000) · La habitación blanca (TV / 2000) · Médico de familia (TV / 1996) · Treinta son multitud (TV / 1996) · Goenkale (TV / 1994).