APRÈS L´OCÉAN

APRÈS L´OCÉAN

Bilbon estreinaldia

ZINEBI eta Bilboko Institut Français-ekin elkarlanean emanaldia

Gonb.: Eliane de Latour, zuzendaria

Zinemagintza afrikarraren sorreratik asko izan dira emigrazioaren eta jaioterrirako itzuleraren inguruko ipuin eta kontakizunak bildu dituzten zinemagileak, eta horietako askok, gainera, Mendebalde aberats eta seduzitzaile baten irudikeriari begirada kritikoak zuzendu dizkiote. De Latourrek, horren aurrean, erregistro mitikoa aukeratzen du pelikula honetan. Otho eta Shad Boli-Kostaren Abiyan-eko Europara heldu nahi duten bi lagunak dira, baina haien bideak laster banatuko ditu. Bietako batek bere bidaia gorabeheratsuari ekingo dio, Mendebalde Europan zehar oztopoak gaindituz, eta besteak, burua makurtuta Afrikara itzuli beharko du, balentria berriro saiatzera behartuko duen patu bakarrarekin “gerlari” desondratu bihurtua.

2013/11/19 · APRÈS L´OCÉAN ∙ Costa de Marfil / Francia / R.U. ∙ 2008 ∙ 108 min ∙ Zuz Éliane de Latour ∙ G Éliane de Latour ∙ Arg Renaud Chassaing ∙ Mnt Nelly Quettier / Yves Dechamps / Catherine Gouz ∙ M Alexi Pecharman eta Eric Thomas ∙ Prd ARTE France Cinéma / République de Côte d'Ivoire / CNRS Images · Akt Fraser James · Marie-Josée Croze · Djédjé Apali