Año bisiesto

AÑO BISIESTO

Dudarik ez da; azkenaldiko kartelik esplizitoena du film mexikar honek. Eta, nola bestela, polemiko adjektiboarekin batera ailegatu da gurera Año bisiesto, erotismoz beteriko filma delako eta, besteak beste, sadomasokismoaren gaia jorratzen duelako. Cannesko zinemaldian aurkeztu zuten, eta sari garrantzitsu bat eskuratu zuen, Urrezko Kamera.

Laura Oaxacako neska gazte bat da, hiriburura egitea erabakiko duena. Apartamentu txiki batean bizi da, nahiko bakartuta. Noizbehinkako maitaleren bat sartuko da haren etxean, baina, gainerakoan, anaia gaztea besterik ez. Egun batean, Arturo ezagutuko du, eta, harekin, masokismoa zer den deskubrituko du.

Areto orria

2010/01/17 · AÑO BISIESTO · México · 2010 · 92 min · Zuzendaritza: Michael Rowe · Gidoia: Michael Rowe eta Lucía Carreras · Arg: Juan Manuel Sepúlveda · Muntaketa: Óscar Figueroa Jara · Ekoizpena: Eder Campos eta Luis Salinas · Akt: Mónica del Carmen ∙ Gustavo Sánchez Parra ∙ Marco Zapata