AMY

AMY

FLb: NÓMADA (D) ∙ Euskadi ∙ 2016 ∙ 5 min ∙ Zuz Iñigo Arizkorreta, Olatz Lasa eta Ane Murua

Aurkezpena: Javier Aguirre, EHU-ko Filosofia irakaslea.

Asif Kapadiak idatzi eta zuzendutako dokumentala da hau, “Amy”. Munduan zehar famatua izandako pop abeslariaren erretratua da. Zoritxarrez alkoholak eta drogek bere bizitza gaztearekin amaitu zuten, Amy-k 27 urte zituelarik 2011ko udan. Biografia gordin eta kritikoa, begirada enpatiko eta errespetutsua azalduz. Irudi argitaragabeaz eta elkarrizketaz egindako filma da, beti ere komunikabideek sortutako irudi zigortu eta morbosoa alde batera utzita. Abeslari famatuaren aurpegi erreala azaldu nahian, Amyren gaitasun eta ahuleziak irudikatzen ditu bere inguruan mogitzen zirenak beraien lekuan ipintzen.

Ondo egina dagoen dokumentala da hau. Bikaintasunez nahasten ditu Kapadiak kontzertuak, elkarrizketak eta gertakizunak. Hainbat sari lortzen ari da (Premios Bafta, Premios del Cine Europeo, National Board Review...), azkena, Oscar Saria dokumental hoberena. Laburbilduz, emozioz eta humanitatez abeslari britaniarrari egindako omenaldia da, bere bizitza zalapartatsua film eder batean bihurtuz.

Areto orria

 

2016/04/19 · AMY ∙ Erresuma Batua ∙ 2015 ∙ 128 min ∙ Zuz Asif Kapadia ∙ G Asif Kapadia ∙ Arg Ernesto Herrmann ∙ Mnt Chris King ∙ M Antonio Pinto ∙ Prd Playmaker Films / Universal Music ∙ Akt ∙ Dokumentala