ALPS

ALPS

Gonb.: Iratxe Fresneda, EHUko irakaslea

Latza da greziarren egoera gaur egun. Zakarra. Ohituta gaude antzinako tenplu eta orakuluen dekadentzia ikusteaz. Baina ohituta al gaude krisi ekonomiko eta sozialei aurre egiteaz? Yorgos Lanthimos-ek irrealitate krudeleko filmak egiten ditu horretarako. Latzak. Zakarrak. Isiltasunek hitz egiten dute greziarraren filmetan. Askotan ez dakigu antzezpenak noraino doazen, ezta zein neurritan isiltasun horien beharra dagoen, baina hor daude. Atenaseko zuzendariaren opera prima Kinetta (2005) izan zela esan dezakegu. Bertan narrazio ez linealak, isiltasun luzeak eta desenfokeak dira ugari. Gus Van Sant-ek erabiltzen dituen tresnetaz baliatzen da greziarra. Baina zerk uzten du ikuslea hain ahozabalik? Gizakiaren krudeltasunak. 2009an proiektu landuagoa bideratzen du Lanthimos-ek: Dogtooth (Fas Zineklubean ikusita). Attenberg (2010) eta Alps (2012) filmekin osatzen da bere filmografia.

Areto orria

2012/03/12 · ALPS ∙ Grecia ∙ 2012 ∙ 128 min ∙ Dir / Zuz Yorgos Lanthimos ∙ G Yorgos Lanthimos y / eta Efthymis Filippou ∙ Fot / Arg Christos Voudouris ∙ Mnt Yorgos Mavropsaridis ∙ Prd Athina Rachel Tsangari y / eta Yorgos Lanthimos ∙ Int / Akt Stavros Psyllakis ∙ Aris Servetalis ∙ Johnny Vekris ∙ Ariane Labed