ALEJO FLAH

ALEJO FLAH

Alejo Flah (Buenos Aires, 1977) telebistako gidoigile gisa hasiko da. 2000. urtean Taxi film laburra egingo du. 2010.ean beste bat egingo du: Vivir de negro (Espainian). Telebistarako eta zinemarako gidoiak egiten segitzen du.2014.enean idatzi eta zuzenduko du Sexo fácil, películas tristes ekoizpen hispano-argentinarra, Ernesto Alteriok antzeztua (zilarrezko Biznaga aktore onenari, 2015eko Malagako 18. festibalean). Quim Gutiérrezek, Marta Eturak eta Julieta Cardenalli-k ere hartuko dute parte film horretan.

Adopzioa-n Daniela Féjerman-ekin gidoia partekatuko du, azkeneko horren istorio pertsonal eta errealari kontrapuntua jarriko diona.