Getarian jaio zen, nahiz eta orain Zarautzen bizi den. Herriko Txeru antzerki taldean eman zituen bere lehenengo antzezpen urratsak 20 urte zituelarik. 5 urte eman ziuten antzerki taldean, baina arrazoi ezberdinak zirela medio, antzerkia alde batera uztea erabaki zuen. Ia 30 urte beranduago, ETBen Goenkale hasi zenean, aktore izateko garra sortu zitzaion berriz; Itziarrek bere burua aurkeztu zuen, kastina pasa, eta hiru denborali egin zituen Arralden. Geroztik ez da gelditu. Martin telesailak egin du Euskal Herrian ezagun.
Filmografia: Martin (TV / 2003-2004) · Eduard y el resto (CM / 2005) · Hospital Central (TV / 2002-2006) · MIR (TV / 2008) · 80 egunean (2010) · El Gran Vázquez (2010).