FILM LABURREN IV. IKUSTALDIA · «AITZOL ARAMAIO» OROIMENEAN»

FILM LABURREN IV. IKUSTALDIA · «AITZOL ARAMAIO» OROIMENEAN»

Kaixo zinezaleak, filmen formato “txikian” murgiltzera gonbidatzen zaituztegu (gastronomian “pintxoa” bezala), fikzioa, dokumentala, animazioa eta zine esperimentala dastatzeko.
Lehenengo geltokia “Galtzerdi berdeak” (Oscar Alegria, EH, 2015, dok.). Hemen euskal kulturaren pertsonai bizi bizia topatuko dugu. Lourdes herriaren inguruetan 1921. urtean jaioa, dantzari, koreografo, musikari eta idazle den Filipe (Pupu) Oyhanburuk hitzik gabe utziko gaitu.
Hurrengo geltokia “Abiadura” (Sonia Estevez, EH, 2015, ani.) izango da. Amets egitera eta ilusioa izatera gonbidatuko gaituen filma da. Eta honi jarraituko dio “Inausketa” (Ander Parody, EH, 2015, esp.). Laburmetrai honek X. M. Díaz Castro galiziar poetari eskainiko zaio poema baten konposizioa.
“Artificial” (David P. Sañudo, EH, 2015, fik.), lana bilatzera eta oferta sorpresa batetara eramango gaituen hurrengo geltokia izango da. Gorka Otxoa eta Aitzol Mazo aurrez aurre izango dira. Jarraituko duen “5 segundos” (David Glez. Rudiez, EH, 2015, fik.) laburmetraian. Honek, gure begiak ireki nahi izango balu bezala, zerbait aldatu nahi izango du. Zer izango da?
Bidai filmikoarekin jarraituz, “Luz a la deriva” (Iñigo Salaberria, EH, 2015, dok./esp.) Islandiara eramango gaitu, argi ezarara, ikuskizun bitxi batetara. Bidaia eta J. A. Goytisoloren poema ederra aprobetxatuz “Lobito bueno, bruja hermosa” (Ainara Porrón Arratibel, EH, 2015, fik.), sentimenduen unibertsora joango gara.
Eta...tipi-tapa dantzara itzuliko gara, “Margodantza” (Oscar Alegría, EH, dok.). Begirada galduko dugu oinek uzten duten urratsean, herriko dantzen pausoetan. Zatoz!

Film laburrak
Galtzerdi berdeak, Oskar Alegria · EH · Dok · 15’30’’
Abiadura, Sonia Estevez · EH · Ani · 4’30’’
Inausketa, Ander Parody · EH · Esp · 6’30’’
Artificial, David P. Sañudo · EH · Fik · 20’00’’
5 segundos, David González · EH · Fik · 3’33’’
Luz a la deriva, Iñigo Salaberria · EH · Dok/Esp · 17’51’’
Lobito bueno, bruja hermosa, Ainara Porrón Arratibel · EH · Fik · 5’00’’
Margodantza, Oskar Alegria · EH · Dok · 15’46’’

 

Gonbidatuak
Oskar Alegria · Sonia Estevez · Ander Parody · David Pérez Sañudo / Luis Espinosa · Ainara Porrón Arratibel