Air Doll

Air Doll

Panpina puzgarri bat Tokioko apartamentu xume batean bizi da. Ez da mugitzen, ez du hitzik egiten. Adin ertaineko gizon baten lagun, maitale, bakarra da. Panpinaren jabeak hitz egiten dio, bainatu egiten du eta maitasuna egiten dio, egunero, lanetik atera ondoren.

Eguneroko errutina ordea hautsi egiten da fantasia errealitate bihurtzen denean. Bat batean, panpina bizirik dago eta arima du. Ez du ulertzen zer gertatzen ari den, baina hor kanpoan ezagutzea merezi duen mundu bat dagoela ohartzen da, leihotik begiratu orduko guztiz liluratuta geratzean. Bideo denda batean sartzean, Juinichi ezagutzen du eta berarekin maitemintzen da. Egun batean ordea,…

Ipuin itxura duen film honek, gaur egungo gaien inguruan ere hausnartzen du, hala nola, hiri handietan pertsonen arteko komunikazio faltaz, maitasunaz, norberaren buruaren ezagutzaz...

Areto orria

2011/04/05 · AIR DOLL · Japón · 2009 · 125 min · Zuzendaritza: Hirokazu Kore-Eda · Gidoia: Hirokazu Kore-Eda, Yoshiie Gōda-ren manga batean oinarrituta · Argazkia: Ping Bing Lee · Muntaketa: Hirokazu Kore-Eda · Ekoizpena: Hirokazu Kore-Eda eta Toshiro Uratani · Aktoreak: Bae Doona ∙ Arata ∙ Itsuji Itao ∙ Joe Odagiri