ABUZTUA (LbM)

ABUZTUA  (LbM)

Arratsaldero Julenek amona zaindu behar du uda euritsuan zehar. Egunak pasa ahala, hasierako axolagabetasuna jakinminean bihurtzen doa. Kontakizun bat maitasuna eta izuaren mugan.

Pello Gutierrezek Zazpi T’erdi ekoiztetxea sortu zuen 2007. urtean, David Aguilarekin batera. Ordutik dokumentalak, laburmetraiak eta bideo sormenak landu ditu bertan, zuzendari, errealizatzaile edo edizio lanetan. Komiki eta telebista gidoilari lanetan ere jardun du, eta 2002 urtetik aurrera ikus-entzunezkoari buruzko tailerrak ematen ditu heldu eta haurrentzat.

 

2014/10/14 · ABUZTUA (F) ∙ Euskadi ∙ 2013 ∙ 17 min ∙ Zuz Pello Gutiérrez ∙ G Pello Gutiérrez ∙ Arg David Aguilar ∙ Mnt Pello Gutiérrez ∙ M Giovanni Pierluigi da Palestrina / Kakahuete ∙ Prd Zazpi T’erdi ∙ Akt Beñat Larrukert ∙ Felisa García ∙ Vega Iguarán