L’avocat de la terreur

L’avocat de la terreur

Komunista, muturreko kolonialistakontrakoa, eskuindarra? Zer-nolako uste sendoek zuzentzen dute Jacques Vergès abokatuaren morala? Hauxe da B. Schroeder-ek zuzendutako “L’avocat de la terreur” dokumentalaren abiapuntua, misterioa argitzeko helburuarekin, terrorista ospetsuen defendatzaile sonatuaren esku. Filma burutzeko prozesuak dokumental onenaren zine frantsesaren Cesarra jaso zuena, bi urte baino gehiagotan luzatu zen eta bertan, talde teknikoak ez ezik, lekuko zuzenek ere hartu zuten parte, hala nola, zerbitzu sekretuak eta polizia politikoa (Stasi) baita historiografia, kazetaritza eta komunikazioan aditu askok ere.

Areto orria

2009/05/05 · L’AVOCAT DE LA TERREUR · Frantzia · 2007 · 135 min · Zuzendaritza: Barbet Schroeder · Argazkia: Carolina Champetier eta Jean-Luc Perréard · Muntaketa: Nelly Quettier · Ekoizpena: Magnolia Pictures, Wild Bunch eta Yalla Film · Aktoreak: Jacques Vergès · Bassam Abu Sharif · Klaus Barbie · Abderrahmane Benhamida · Djamila Bouhared · Bachir Boumaâza · Maître Brahimi.