TONI GARZÓN ABAD

TONI GARZÓN ABAD

Toni Garzón Abad. Ekoizpen eta Zuzendaritza Zinematografikoan Tituluduna eta Zientzia Ekonomiko eta Enpresa ikasketetan Lizentziatua. Filosofian ikasketak egin ditu. VINCI P.C. ekoizpen zinematografikoko bazkide da. Hainbat film labur, spot publizitario zuzendu ditu. Lo mejor de cada casa (una semana en el parque) luzemetraia zuzendu du eta horren gidoia Ediciones Beta-k argitaratu zuen. Publizitate kreatibo-lanean eta kritiko zinematografiko gisa lan egin du. Egun, gidoi ikastaroak ematen ditu hainbat ikus-entzunezko ikastetxetan eta zuzendari zinematografiko laguntzaile gisa aritzen da hainbat elkarterentzat. Bi saio argitaratu ditu: Divino tesoro eta Cállate la boca. Lehenengoa gizartearen nerabetze larriari buruz ari da. Bigarrenak, aldiz, hitza eta isiltasunaren inguruan hausnartzen du maisuki, Hölderlin, Nietzsche eta Michelangelo Antonioni-ren “laguntzarekin”. Gaur egun, bere lehen poema liburua idazten ari da, Si alguna vez pensé que tendría 50 años.
Toni Garzón Abad, Fas zineklubaren bazkide, bere azkeneko saioa aurkeztuko du, Michelangelo Antonioniren La mirada de Michelangelo eta El grito, emanaldi egunean.

OINARRIZKO FILMEGINTZA: Lo mejor de cada casa (una semana en el parque) (2000) · La namia enamorada (LbM /2000) · El encargo 2 (El gordo) (LbM / 1997).