FAS-ZINEBI hamarkada bat sari

Begoña Vicario
Haragia

Aurkezpena

Saio hau Begoña Vicariok aurkezten du, ZINEBI-n 1999. urtean FAS Zineklub saria irabazitakoa bere Haragia filmagatik. Begoña Vicario Caracas-en jaio zen 1962ko Martxoaren 3an. E.H.U.-ko Arte Ederretan lizentziaduna, hemen jarraitzen du irakasgai ezberdinak ematen, bereziki, irudi-animazio irakasgai. Horrez gain, animaziozko zinemagintzaz artikulu ugari argitaratu ditu bai eta Euskal Herriko animazio esperimentalaren zinemari buruzko liburu bat idatzi ere. Hau izan zen, hain zuzen ere, bere doktoretza tesiaren gaia.

Bere gaztetxo harotik, animaziozko zinemagintzazko lotura estua ekarririk, 80ko hamarkadako erdian Moskuko Pilot ekoizle aldera jo zuen hilabete batzuetarako, mugimenduaren sormenean trebe izateko asmotan. Hona itzulita, ohizko animazio eta animazio esperimental ikasketak egin zituen Jon Etxebeste irakaslearen eskutik eta honek, 1993.an "Geroztik ere" bere lehenengo laburmetraia burutzeko adorea eman zion. Esperientzia horrek bere lanak hura berak ekoiztera eraman zuen eta horrela 1996an "Zureganako grina" y "Pregunta por mí" laburmetraiak burutu zituen. Bi laburmetrai hauek area teknikaren bitartez eginak daude eta sari ezberdinak jaso zituzten (Goya saria bat haien artean). “Haragia” bere azken lana da eta orain arte Tanpere, Toronto, Bankuber eta Londreseko Zinemaldi ospetsuetan ikusi ahal izan da.

Filmografia: Geroztik ere (1993) · Zureganako grina (1995) · Pregunta por mí (1996) · Haragia (1998)

Emanaldiak: FAS Zineklubaren azken 10 sariak

Matt Harding

Kontzertua: Matt Harding

Matt Harding polifazetikoa da. New Yorkeko Institutu batean irakasle izan zen, Shanghain jazz klub baten jabe, eta Filipinetan misiolaritzan aritua da. Baina etiketa hauen guztien gainetik, Utahn (USA) sortutako gizon hau musikaria da. Bere musikan folk, blues, jazz eta countryak dute eragina, eta baita Europa, Hego Amerika, Asia eta Afrikara egindako bidaiek ere. Berak jorratzen duen “americana” estilo berezi eta eklektikoa, J.J. Cale eta James Tayloren arteko nahasketa garaikide bat bezala definitu daiteke. Bere dohain musikalak, Taj Mahal eta John Lee Hooker bezalako artista kontsagratuek goraipatu izan dituzte.

Mattek bizitza estilo ibiltaria du, USAn, Asian, Europan eta Hego Ameriketan biraka ibiltzen da, kontzertuak emanez, etengabe. Bere bakarkako ibilbide artistikoaz gain, “Elkano Browning Cream” nazioarteko taldeko kidea da.

“Hello Africa” (2008) da bere azken lana, Donostian eta Provon (USA) grabatua, aurreko diskoko talde berberarekin. Eklektikoa eta koloretsua, bere bizitzako gorabeherak isladatzen ditu ironia puntu batekin.