JÛSAN NIN NO SHIKAKU

JÛSAN NIN NO SHIKAKU

Premio del público en el Festival de Venecia 2010.

Naritsugu Jaun gazte odolzalearen botere hartzeak mehatxu bat suposatzen du Japonia feudalaren bakerako. Shogunaren anaia izateagaitik bakarrik, Naritsugu Jauna legearen gainetik dago, eta bere gogara erahil eta bortxatzen du. Naritsuguk eginiko sarraskiengaitik minduta, Doi Jaunak Shinzaemon Shimada samuraia deitzen du Naritsugurekin amaitzen lagundu diezaion. Samurai nobleak, Naritsuguren ankerkeriaz haserre, gogo onez onartzen du zeregin arriskutsua. Horretarako, samurai hautatu talde bat biltzen du, horien artean bere iloba Shinrokuro eta Hirayama ikaslea direlarik, eta elkarrekin, sarekada bat antolatzen dute Naritsugu harrapatzeko. Naritsugu jarraigo batez babestuta doa horien buruan Hanbei hilgarri eta gogorra dagoelarik, bere arerio zaharrenetako bat.

Areto orria

2012/10/02 · JÛSAN NIN NO SHIKAKU · Japón / Reino Unido ∙ 2010 ∙ 126 min ∙ Zuz Takashi Miike ∙ G Daisuke Tengan; Shoichirou Ikemiyaren ideia batean oinarrituta ∙ Arg Nobuyasu Kita ∙ Mnt Kenji Yamashita ∙ M Kôji Endô ∙ Akt Kôji Yashuko ∙ Takayuki Yamada ∙ Gorô Inagaki · Yûsuke Iseya