Apirila - Ekaina Emanaldiak



APIRILA

2012/04/03 » TO VLEMMA TOU ODYSSEA

TO VLEMMA TOU ODYSSEA

Greziako zazpigarren artearen adierazle garrantzitsuena hil da: Theo Angelópulos zinema-zuzendaria (Atenas, 1935-2012). Motor batek harrapatuta hil da Atenasen, bere azken zintarako kokalekuak bilatzen ari zenean. Angelópoulos Atenasen ikasi zuen zuzenbidea eta gero Parisera joan zen zinema ikastera.

2012/04/17 » VA, VIS ET DÉVIENS

VA, VIS ET DÉVIENS

Izenburu osoa beste bat da: “Va, vis et déviens”: “Zoaz, bizi, eta hel zaitez izatera”. Hirugarren aditz honek beste biei eransten diena ez da espainierazko bertsioan ageri: “¡Vete y vive!”. Baina, hirugarren aditz horretan datza dramaren gakoa.

2012/04/19 » INDEPENDENCIA

INDEPENDENCIA

Raya Martin 1984an jaio zen, Manilan. Filipinetako Zinema Institutuan graduatu zen, 2005ean. Gidoilari eta dokumentalgile gisa egin du lan tokiko telebista katean, idatzizko prentsan, irratian eta online aldizkarietan. Canneseko Cinéfondation Résidence egoitzan onartu duten lehen filipinar zuzendaria izan da.

2012/04/24 » KINATAY

KINATAY

2009 oso urte ona izan zen Cannes Zinemaldian: Lars von Trier (“Antichrist”), Quentin Tarantino (“Inglorious Bastards”), Michael Haneke, Park Chan-Wook, Ken Loach, Almodovar, Alain Resnais, Jane Campion edo Michel Audiard han egon ziren haien azken lanak aurkezten.

2012/04/27 » IMBURNAL

IMBURNAL

«En “Imburnal” el fondo y la forma convergen de modo radical en sus tres horas y media de duración. Si quedaban dudas, la narración se interrumpe cerca de su ecuador con un fundido en negro con música de casi diez minutos.


MAIATZA

2012/05/08 » BELLFLOWER

BELLFLOWER

Genero fantastikoak eboluzioa egin du denboraren joanean. Hastapenetan, salbuespen bakanen bat izan ezik, dena B serietzat har zitekeen oro har, baina zazpigarren hamarkadan, “Galaxietako Gerra” eta “Tiburoia” filmak zirela eta, berezko genero bilakatu zen.

2012/05/15 » URREZKO ERAZTUNA

URREZKO ERAZTUNA

«Aitak itsasoan galdu zuen ezkontzako eraztuna. Marinel guztiek bezala, kendu egiten zuen hatzetik eta lepokoan jarri, sarea largatzean hatza gal ez zezan. Handik marea batzuetara izebak, legatz batzuk garbitzen ari zelarik, urrezko eraztun bat aurkitu zuen arrainetako baten sabelean.

2012/05/15 » LA VIDA ÚTIL

LA VIDA ÚTIL

Federico Veiroj (Montevideo, 1976). Film laburrak ekoizten eta zuzentzen ditu 1996tik. 2008an zuzendu eta koproduzitu zuen lehenengo film luzea: “Acné”. Filma Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zuten eta, besteak beste, «TVEren Zinema Eraikitzen saria» irabazi zuen 2007ko Donostia Zinemaldian.

2012/05/22 » A TORINÓI LO

A TORINÓI LO

Anekdota historiko bat: Friedrich Nietzsche filosofoak Turin hirian (Italia) zaldi bat zigorrarekin nola jotzen zuten ikusi zuen 1889an, eta errukituta, lepotik eutsi zion abereari, hura babesteko. Handik gutxira, gaixotu egin zen Nietzsche eta ez zuen lan gehiago idatzi.

2012/05/29 » JODAEIYE NADER AZ SIMIN

NADER Y SIMIN, UNA SEPARACIÓN

Simin eta Nader senar-emazteak eta alabak Iran uztea pentsatu dute, bizitza hobea izateko asmoz. Baina azkenean senarrak Iranen geratzea erabaki du bere aita zaintzeko, Alzheimerra duela jakin baitu.


EKAINA

2012/06/05 » STELLA

STELLA

Eguneroko istorio sinple eta gertukoa da, hainbeste emakumeren bizitza isla zezakeen helduen munduan babesik gabeko neska baten bizitzari eta emozioen hauskortasunari buruzkoa. Stellak hamaika urte ditu, kuriosoa eta xarmanta da eta bigarren hezkuntzako ikastetxe ospetsu batean hasberria.

2012/06/12 » FESTIVAL DE CORTOMETRAJES

 

2012/06/19 » METRÓPOLIS

METRÓPOLIS

Metropolis hirian, 2026. urtean, langileek lur azpian egiten dute lan eta bertan bizi dira. Matxinatzeko saio bat egiten dute, eta Mariak etorkizun hobe baterako esperantza ematen die. Hiriko ugazabak Mariaren itxura duen robot bat egiteko agindua emango dio Rotwang zientzialariari, langileak matxinada suizida batera eraman ditzan.