APIRILA
Panpina puzgarri bat Tokioko apartamentu xume batean bizi da. Ez da mugitzen, ez du hitzik egiten. Adin ertaineko gizon baten lagun, maitale, bakarra da. Panpinaren jabeak hitz egiten dio, bainatu egiten du eta maitasuna egiten dio, egunero, lanetik atera ondoren.
Maren Ade, quien sorprendiera a todos con su ópera prima 'Los árboles no dejan ver el bosque' (2003), volvió a conquistar a la crítica en el Festival de Berlín 2009 con su segundo largo, Entre nosotros, que se alzó con el Gran Premio del Jurado a la Mejor Película y el Oso de Plata a la Mejor Actriz para Birgit Minichmayr.
Hamar urtez elkarrekin lan egin gabe egon ostean, Jacquotek eta Huppertek bat egin dute berriro ikuslea hunkiarazi nahi duen drama honetan. Pascal Quignarden eleberri batean oinarritu da zuzendari frantziarra Mediterraneoko kolorez...
MAIATZA
FANT & FAS. EMANALDIA GOLEM ZINEMETAN
Perpetuum mobile filman Florentzian, XV. mendean gaude. Leo, ume urduritsua eta bakarra da. Egun batean, Beterieko Mugimenduaren sekretuak aurkikuntzarekin itsututa dagoen alkimista batek Leoren bizitza betirako aldatuko du.
Gonbidatua: ENRIQUE GARCÍA / RUBÉN SALAZAR. Enrique García eta Rubén Salazar ikusentzunezkoen Silverspace Animation Studios ekoiztetxeko ekoizle eta arduradunak dira. Arabako enpresa honek zinema, publizitatea, telebista eta multimedia arloetarako 3 dimentsiotako edukietan du espezialitatea.
Teknologia aurreratuenak bazter utzita, usadio zaharraren moduko animazio filma egin nahi izan du Wes Andersonek: stop-motion teknika erabili du Fantastic Mr. Fox filmatzeko. Fotogramaz fotograma istorioa eraikitzea eskatzen duen teknika konplikatua da, baina ederra.
Ez dut azalpen handirik eman behar klasiko honi buruz. Milaneko operako izar ospetsuenak itsasontzi batean sartu eta New Yorkeko bidea hartuz, inork ahaztuko ez duen opera estreinaldia eta eskandalu ikaragarria sortuko dute hiri amerikarrean.
Gonbidatua: IÑAKI LÓPEZ. Iñaki Lopez (Portugalete, 1973) euskal telebista aurkezlea da.
Iñaki Lopez 1996an lizentziatu zen Informazio Zientzietan Euskal Herriko Unibertsitatean, baina 1993tik Telebilbaoko eta Radio Nerviongo hainbat saio aurkezten zebilen.
Bi hitzez laburbiltzeko filma, hiru mugimendutan banatu sinfonia bat da; sinopsiak dioenez: «Mediterraneoan, bidaiari ontziaren itsas bidaia bat. Bidaiarien artean solas anitz, hizkuntza anitz. Kasik guztiak bakantzetan direnak. Gure Europa.
Krisia... Biktimak eta errudunak
EKAINA
Krisia... Biktimak eta errudunak
La Danza, Parisko Operako Balletari buruzko dokumentala da. Munduko konpainia onenaren moduan aurkeztu izan dute maiz, eta Frederick Wiseman alemaniarra haien eguneroko jardunera hurbildu da, modu sotilean, narratzailerik eta elkarrizketarik gabe.
La mujer sin piano XXI. mendearen hasierako Madrilgo edozein etxekoandreren erretratua da. Protagonista emakume ezkondua da. Harentzat ez dago bazkaltzeko orduan, puntu-puntuan, janaria mahai gainean kea dariola ikustea baino poztasun handiagorik.
Gonbidatua: JAVIER REBOLLO. 1996 eta 2002 artean, TVErentzat dokumentalak zuzentzen zituen bitartean, pertsonaia baten inguruko film labur sorta bat errodatu zuen Javier Rebollok. Pertsonaia Lola Dueñas aktorea zen, eta lan horien ondorioa 2006an eginiko Ce que je sais de Lola / Lo que sé de Lola film luzea izan zen.
Mija biloba nerabearekin bizi da Han ibaitik gertu dagoen lo-hiri batean. Mijak gustuko du loredun kapelak eta arropa dotorea janztea, baina, bestalde, jakin-min izugarria du eta batzuetan ezin jakin daiteke zer egingo duen.
Alain Corneau (Meung-sur-Loire, 1943ko abuztuaren 7a / 2010eko abuztuaren 30) zine zuzendari eta gidoigile frantsesa izan da. Musikaria hastapenetan, Costa-Gavras zinegilearekin lan egiten hasi zen, laguntzaile.